miércoles, 19 de junio de 2013

Gojira at Kafe Antzokia 30-04-2013 (eus)

Ume basatiak eta bale hegalariak Bilbon

Apirilaren 30ean Gojira talde frantziarrak Bilboko Kafe antzokian kontzertu bat eskaini zuen, bere disko berria, L'enfant Sauvage, aurkezteko asmoarekin

Asteartea. Kafe Antzokia. Heavy metal gaua. Gojira. Nahiz eta kontzertuak 22.00tan hasten ziren, ordu  bat lehenago bazegoen jendea bertan. 5 urte pasatu dira Duplantier anaien taldeak bertan jo zuen azkenengo alditik, eta haiek ikusteko gogo handia zegoela  nabarmentzen zen giroan.

Kontzertua hasteko ordua heltzen ari zen bitartean, Kafe antzokia betetzen joan zen, sarreren leihatilan Sold Out kartela agertu zen arte. Oso azkar bete egin zen sala txikia, eta kanpoan gelditu zirenak asko izan ziren. Behin sarrera zuen jende guztia barruan zegoela, kontzertuak hasteko prest zeuden.
22:10tan, Montpelliertik zetozen Hypno5e taldeko mutilak giroa berotzen hasi ziren, beraien metal progresiboarekin. Estilo oso bereziaz baliatuz, Antzokia mugimenduan jartzen saiatu ziren, eta publikoaren txaloak behin baino gehiagotan piztu zituzten, Pink Floyd eta Opeth taldeen fusio baten antzera entzuten zen musikarekin. Abesti luzez (10-12 minutu) hornitutako Setlist-a prestatuta ekarri zuten, beraien estilo berezia ederki garatuz eta aurkeztuz.  45 minutu inguru aritu eta gero agurtzeko momentua heldu zen, eta gazteleraz egin zutenez, jaso zuten txalo zaparrada handiagoa izan zen.
Mariok ederki burutu zuen
 bere lana bateriaren atzean..

Behin gonbidatuen momentua pasatu zela, benetako festa hasteko prest zegoen.  Bizpahiru keinu egin eta gero, azkenean 23:15tan Argiak itzali ziren. Dena asteko prest zegoen. Eszenatokian, diskoaren portadan irudikatzen den umearen buruaren silueta, argi gorriz argiztatuta. Isiltasuna nagusitu zen segundo batez, baina honek zekarren bakea azkar apurtu zen, Mario Duplantierek bere baketarekin lehengo aldiz bateria jo zuen momentuan. Orduantxe, 
Explosia abestiaren lehengo notak entzuten hasi ziren, erotasuna publikoan zabalduz. Lehengo abestiarekin bukatu eta gero eta arnasa hartzeko momenturik eman gabe, baleen abestiak entzuten hasi ziren, Flying Whales hasiko zelaren seinale zirenak. Antzokia buruz behera jartzea lortu zuten Baionatik etorritako ekologistek.Hau bukatzerakoan, aurkezpenen garaia heldu zen. Baionatik zetozela azaldu eta gero, euskaraz edo gazteleraz hitz egiten ez zekitela adierazi zuten, baina hemengo kulturaren kontra ez zutela ezer ere argitu zuten, bertan zegoen jendearen txaloak irabaziz. Backbone abestiaren txanda zen, taldeko abestirik famatuenen artean dagoena, bere riff urratzaileak direla eta.
Publikoak ederki pasatu zuen.
Metala eta natura eskutik emanda                       
  Hau eta gero, The Heaviest Matter Of The Universe, bere tapping famatuarekin. Beste atsedenalditxo bat eskaini eta gero, diskarekin izena konpartitzen duen abestiarekin jarraitu zuten, L'enfant Sauvage. Honekin bukatu eta gero, Liquid Fire, Remembrance, Wisdom Comes, Oroborus eta The axe jarraian jo zituzten. Animoak dagoeneko lasaiagoak zeuden, publikoa nahiko nekatuta baitzegoen.
Toxic Garbage Island-en momentua heldu eta gero, kontzertua bukatzeko lehengo keinua egin zuten, baina jendeak oraindik gehiago eskatzen zuen, eta lehengo "Bis"-ean Vacuity jo zuten. Kontzertuarekin bukatzeko, The Gift of Guilt aukeratu zuten, gau "basati" bati agur esateko. Eskerrik asko batekin agurtu zuten publikoa, kafe antzokia guztiz akituta utzi eta gero. Gau magikoa eskaini zutena Baionako ekologistek.


No hay comentarios:

Publicar un comentario